Edukira joan

Thibaut Courtois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thibaut Courtois

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThibaut Nicolas Marc Courtois
JaiotzaBree1992ko maiatzaren 11 (32 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzaBelgikako frantsesa
Belgian Dutch (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HizkuntzakBelgian Dutch (en) Itzuli
Belgikako frantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
KRC Genk1999ko uztailaren 1a / 2011ko ekainaren 30a
Belgium national under-18 football team2009 / 201040
Chelsea Football Club2011 / 2018ko abuztua1260
Belgikako futbol selekzio nazionala2011 /
Club Atlético de Madrid2011 / 20141110
Real Madril2018ko abuztua / ezezaguna00
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Pisua96 kilogramo
Altuera200 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

thibautcourtois.com
IMDB: nm6585162 Facebook: CourtoisOfficial Twitter: thibautcourtois Instagram: thibautcourtois Youtube: UCw73R2cw0D49uatnmzyNGLg Twitch: courtoisthibaut FIFA: 358106 UEFA: 250011668 Edit the value on Wikidata

Thibaut Nicolas Marc Courtois (Bree, Belgika, 1992ko maiatzaren 11), edo laburbilduta "Courtois" belgikar futbol atezain bat da. Real Madrid C.F. taldean Espainiako futbol ligako lehen mailan eta Belgikako selekzioan jokatzen du.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Thierry Courtois eta Gitte Courtois dira, boleiboleko jokalariak; baita bere arreba, Valérie Courtois, ere. Thibaut Courtois txikitatik kirol horretan aritu zen, baina futbolean zentratzea erabaki zuen 12 urterekin.

Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Courtois 5 urterekin Bilserve VV taldean hasi zen bere kirol ibilbidea. Han 3 urte egon eta KRC Genk taldera joan zen. Hasieran, ezker atzelaria bezala egon zen, baina gero, atezaina izatea erabaki zuten.

16 urterekin, debuta egin zuen KAA Gent-en kontra. 2007-09 ko denboraldian, Courtois taldeko seigarren atezaina zen. Bost jokalari zeuden haren aurretik: titularra Logan Bailly zen, bigarrena Sinan Bolat, hirugarrena Davino Verhulst, laugarrena Sem Franssen eta bosgarrena Koen Casteels. Esperientzarik gabeko atezaina bost horien atzean zegoen, baina 2009. urtean Logan Bailly-k eta Sinan Bolat-ek alde egin zuten taldetik, Verhulst titular utzita. Hala ere, Verhulst-ek bi partidako zigorra jaso zuen falta batengatik, Frassen-ek orkatilan lotailuak hautsi zituen eta Koen Casteels-ek hatz bateko lesioa zuen. Hala, Courtoisek bere aukera jaso zuen, eta debuta egin ahal izan zuen.[1]

Genk-en egon zen bitartean, funtsezkoa izan zen 2010-2011 denboraldian Belgikako ligako titulua lortzeko. Bere aktuazioei esker, talde askok

Atletico de Madrid

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean Chelsea fitxatu zuen £7,9 milioi truke. Baina egun berean, Courtois laga zuten Atletico Madril taldera. Hiru denboraldi egon zen zuri-gorri bezala.

Hainbat garaikur irabazi zituen talde horretan. 2012an haren lehen europar titulua lortu zuen, UEFA Europa League. Horren ondoren, Europako Superkopa irabazi zuen Chelsea-ren kontra. Azkenik, Espaniako Errege Kopa bat 2013an eta Liga bat 2014. urtean.

2014/15 denboraldian, Courtois Chelsea-ra itzuli zen. 2014ko abuztuaren 3an jokatu zuen lehen partidu lagunartekoa Werder Bremenen aurka. Handik hamabost egunera, bere lehen partida ofiziala jokatu zuen Burnley-ren aurka, Premier Leagueko lehen egunean taldeak 3-1 irabazi baitzituen.

Belgikako atezainak Ligako Kopa 2015. urtean eta Premier League 2015. eta 2017. urteetan lortu zituen, baita FA Cup bat ere 2018an. Courtoisek Premier League-ko Urrezko Eskularrua irabazi zuen denboraldia amaitzean.

2018ko uztailaren 8an, Real Madrilek fitxatu zuen, 35 milioi euro inguruko zenbatekoan. Santiago Bernabéu estadioan aurkeztu zuten ofizialki uztailaren 9an.

2022ko maiatzaren 28an, Parisko Champions Leagueko finaleko jokalari onena aukeratu zuten, Real Madril eta Liverpool taldeen artean, talde zuriak bere hamalaugarren Europako Kopa irabaz zezan egin zuen jarduera erabakigarriari esker. Denboraldia amaitutakoan, 2021-22 denboraldiko bigarren jokalari onena izendatu zuen Marca egunkariak.

2023ko abuztuaren 10ean, Courtuis lesionatu zen Athleticen aurkako lehen partida prestatzen, eskuineko belauneko meniskoan. Horren ondorioz, 2023-2024 denboraldi ia osoa ezin izan zuen jokatu.[2] Hala ere, denboraldi horreko Champions Leagueko finala jokatu zuen, Andriy Lunin-ek sukarra baitzeukan.

2011ko maiatzaren 19an, Belgikako selekzioarekin deitu zuten lehen aldiz, 2012ko Eurokoparako sailkapen-partida bat egiteko Turkiaren aurka, nahiz eta azkenean ez zuen jokatu. Baina ofizialki jokatu zuen, Frantziaren aurka jokatutako lagunartekoan.

2014ko Munduko Futbol Txapelketako atariko zerrendan sartu zen. Urte horretako maiatzaren 25ean, 1 zenbakia eman zitzaion eta partida guztiak titular gisa jokatu zituen final-laurdenetara arte, Argentinaren aurrean galdu zuten arte. 2018ko ekainaren 4an hautatu zuten berriro. Azkenean, Txapelketako hirugarren postuan amaitu zen, Munduko Kopetako Belgikako selekzioaren historiako emaitzarik onena. Courtoisek Munduko Urrezko Eskularrua irabazi zuen, txapelketako atezainarik onena baitzen.

2023ko ekainaren 19an, selekzioaren kontzentrazioa utzi zuen 2024ko Eurokoparako sailkapen-partida baten aurretik, taldearen kapitaintzak eragindako gatazka baten ondorioz.

Azken faseetako partaidetzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko futbol txapelketa Egoitza Emaitza Partiduak Golak
2014ko Munduko Futbol Txapelketa Brasil Final-laurdenak 5 3
2018ko Munduko Futbol Txapelketa Errusia Hirugarren postua 7 6
2022ko Munduko Futbol Txapelketa Qatar Taldeen fasea 3 2
Totala 15 11
Eurokopa Egoitza Emaitza Partiduak Golak
UEFA Euro 2016 Frantzia Final-laurdenak 5 3
UEFA Euro 2020 Europa Final-laurdenak 5 3
Totala 10 6

Estatistika klubetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko ekainaren 17an eguneratua.

Kluba Herrialdea Urteak Partiduak Golak
KRC Genk Belgika 2008-2009 1 2
2010-2011 44 47
Atletico Madril Espainia 2011-2012 52 50
2012-2013 46 35
2013-2014 56 40
Chelsea F.C Inglaterra 2014-2015 39 35
2015-2016 30 38
2016-2017 39 32
2017-2018 46 47
Real Madril Espainia 2018-2019 35 48
2019-2020 43 32
2020-2021 51 44
2021-2022 52 46
2022-2023 49 49
2023-2024 5 0

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thibaut Courtois-ek amaitu egin zuen Marta Domínguez espainiarrarekin zuen harremana, bigarren aldiz guraso bihurtu baino hilabete lehenago, adiskidetasunez eta elkarren arteko erabakiz. Azken adiskidetzea 2018ko abuztuan izan zen, baina hilabete batzuk besterik ez zuen iraun, eta lotura horrek, ustez, desleialtasunak eragin zituen.[3]

Mishel Gerzigekin ezkonduta, 2024ko urtarrilean, Instagramen bitartez iragarri zuten lehen semearen zain zeudela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Leo Salinas - Fútbol. (2022-09-25). NACIÓ para JUGAR VOLLEYBALL🏐... pero se CONVIRTIÓ en el MEJOR PORTERO | Thibaut Courtois La Historia. (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2024-03-19). «Otra lesión de Thibaut Courtois, que se retira llorando del entrenamiento: adiós a la temporada con el Real Madrid» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Thibaut Courtois: el agitado curriculum amoroso con punto final gracias a la modelo Mishel Gerzig» ELMUNDO 2023-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]